Proiektuaren deskripzioa

COMPACTek garapen iteratiboko estrategia bat izango du, eta, horretarako, prototipoak txertatu eta sortuko ditu, eta sistemaren osagaiak konbinatu zenbait garapen etapatan, ikuspegi orokorra lortu arte. Proiektuak txertatze ikuspegia erabiliko du, zerbitzura bideratuta, COMPACT plataforma emateko.

COMPACT zerbitzuak beste proiektu batzuetan garatutako edo egungo kode irekiko softwarean aukeratutako sistemen, markoen eta prototipoen bilakaeran oinarrituko dira. Aukera horiek egokitu eta zabaldu egingo dira baldintzak betetzeko eta COMPACT zerbitzuak ezartzeko, eta azken horiek COMPACT sisteman sartuko dira.

Banako osagaiak txertatzeko prozesua inkrementala izango da, eta banako zerbitzuen funtzionaltasunen ebaluazio sakonekin eta proba unitarioekin batera gertatuko da, bai eta erabilera kasu zehatzen eta erabiltzaile egoeren ezarpenarekin batera ere.

Garatzaileen lana optimizatzeko eta, aldi berean ezarpenean zehar proiektuaren alderdiak ikusgai izateko aukera ematen duten zenbait atazarekiko paraleloan egingo du aurrera garapenak. Teknologiaren erabilgarritasun mailak (TRL) baliatuta, COMPACT plataforma integratuaren garapenak TRL3tik TRL7ra arteko eremu osoa barneratzen du.

COMPACT zerbitzuak ingurune adierazgarrietan baliozkotuko dira (hau da, erabiltzaileek emandako edo baliozkotutako benetako datuekin), eta sistema integratua, berriz, tokian tokiko administrazio publikoen erabiltzaileek emandako ingurune operatiboetan ezarri eta frogatuko da.

COMPACT proiektuak maila teknologikoan eta prozesu mailan berritzen du, eta hori garrantzitsua da tokian tokiko administrazio publikoetako enplegatuak zibersegurtasunaren hobekuntzan engaiatzeko.

Maila teknologikoan, COMPACT berritzailea da denbora errealeko segurtasunaren monitorizazioan, jolasen bidez segurtasunari buruzko kontzientzia harrarazteko prestakuntzan, informazio trukean, arriskuen ebaluazioan eta mehatxuen gaineko inteligentzian.

Prozesu mailan, COMPACTek Plan-Do-Check-Act zikloa egokitzen du, segurtasun arloko itoguneak iteratiboki desagerrarazteko, eta EN ISO / IEC 27001 eta BS ISO / IEC 27005 betetzea lortzeko.

* Derrigorrezko eremua

Berri buletinera harpidetu

Derrigorrezko eremua. Mesedez, zure email helbidea zehaztu
Derrigorrezko eremua. Mesedez, zure email helbidea zehaztu


Berri buletineko harpidetza amaitu

Please enter your email address in order to unsubscribe.

Derrigorrezko eremua. Mesedez, zure email helbidea zehaztu