Motibazioa

Internetek aukera berriak ematen ditu tokian tokiko administrazio publikoek eraginkortasun handiagoa izateko, herritarrei, gero eta sareko aplikazio espezializatu gehiago erabiliz, zerbitzu hobeak emateaz gain. Hori europar gobernu elektronikorako ekintza planaren bihotzean dago, eta plan horren azken eguneratzeak 2016tik 2020ra arteko urteak biltzen ditu, eta adierazten du fidagarritasuna eta segurtasuna garrantzitsuak direla funtsezko gida balio moduan. Izan ere, gainera, aplikazio espezializatu horiek, informazio pertsonala eskuratzeko balia baitaitezke, arrisku berrien mende jartzen dute sektore publikoa.

Zibermehatxuak, izatez, gero eta arrisku garrantzitsuagoa eta handiagoa dira tokian tokiko administrazio publikoentzat. Hala ere, arazo teknologikoen, estrukturalen eta antolaketa arlokoen ondorioz, tokian tokiko administrazio publikoek gero eta zailago dute beren segurtasun informatikoa hobetzea. Eta egoera oraindik korapilatsuagoa da aurrekontuen murrizketen eta legean, etikan, gizartean eta pribatutasunean dauden erregulazioen bilakaeraren ondorioz.

MISIOA

COMPACTek tokian tokiko administrazio publikoei lagundu nahi die, beren zibersegurtasuna hobetzeko prozesuan eragile nagusiak izan daitezen, horretarako segurtasunean izan ditzaketen itoguneak desagerrarazteko tresna eta zerbitzu eraginkorrak emanez.

HELBURUAK

In order to fulfil its mission, COMPACT sets the following objectives:

  1. Zibersegurtasunaren arloko oinarrizko mehatxuen berri ematea tokian tokiko administrazio publikoetako langileei.

  2. Tokian tokiko administrazio publikoetako langileen trebetasun teknikoak eta portaerazkoak hobetzea, langileek, ez baitira adituak informazioaren teknologietan, ondo hartuko dituzten trebatzeko teknika berritzaileen bidez.

  3. Zibersegurtasunaren arloko oinarrizko mehatxuetatik, hau da, tokian tokiko administrazio publikoetan eragin handiena dutenetatik, babesteko tresnak ematea.

  4. Informazio zentro bat sortzea tokian tokiko administrazio publikoen mailan, zibersegurtasunaren arloko jarraibideei, jardunbide egokienei eta konpromiso adierazleei buruz informazio fidagarria eta egokia errazago trukatzeko tokian tokiko administrazio publikoen artean.

  5. Lotura bat sortzea COMPACTi atxikitako tokian tokiko administrazio publikoetako informazio zentroen eta EBko ekimen nagusien artean, zibersegurtasuna hobetzeko epe luzeko akordioak babesteko Europako testuinguru konplexuan

* Derrigorrezko eremua

Berri buletinera harpidetu

Derrigorrezko eremua. Mesedez, zure email helbidea zehaztu
Derrigorrezko eremua. Mesedez, zure email helbidea zehaztu


Berri buletineko harpidetza amaitu

Please enter your email address in order to unsubscribe.

Derrigorrezko eremua. Mesedez, zure email helbidea zehaztu