COMPACTek eragin handia izan asmo du, egun balia daitezkeen aukerak optimizatzeaz gain:

  • Tokian tokiko administrazio publikoei eragiten dieten zibersegurtasun arazoei eta gehien zabaldutako mehatxuei aurre egingo die
  • Baliagarritasunean inbertituko du, jolas berritzaileen ikuspegia eta interfaze erabilerrazak batera baliatuta
  • Automatizazio maila handituko du, sartzen diren mehatxuen kopuruari aurre egiteko
  • Onartze maila handituko du, Human-In-the-Loop ikuspegiaren bidez
  • Euskarri automatizatuaren abantailen ebidentzia emango du
  • Ezagutzaren eragina zabalduko du, etengabeko informazio trukea sustatuz tokian tokiko administrazio publikoen artean
  • Europar Batasunean, ezagutzaren eragina hedatuko du, tokian tokiko jarduerak eta Europa osoko ekimenak elkarri lotuta

COMPACT aukera

Tokian tokiko administrazio publikoen zibersegurtasun beharrei espezifikoki egokitutako tresna eta zerbitzu multzo oso bat garatuko du COMPACTek, eta, horrenbestez, administrazio horiek giza faktoreari heldu ahal izango diote dauzkan askotariko alderdietan. Plataformak interfaze erabilerraz bat eta sentsibilizatzeko eta trebatzeko ezaugarriak izango ditu oinarri, betiere informazioaren teknologietan trebetasun mugatua duten langileei egokituta.

Aukera horiek baliagarritasun eta automatizazio maila handiko plataforma integratu batean emango dira. Hodeiko konputazioa gorantz doan joera bat denez, COMPACT teknika, aukera, tresna eta zerbitzu guztiak hodeirako egokituta eta prestatuta egongo dira.

Plataforma teknologikoa lau motatako tresna eta zerbitzuetan oinarrituko da:

  • Arriskuak ebaluatzeko tresnak
    Tokian tokiko administrazio publikoen testuingurura egokituta, zibersegurtasun mehatxu garrantzitsuenekiko esposizioa ebalua eta kontrola dezaten. Horri esker, tokian tokiko administrazio publikoek prebentzio neurriak eta neurri erreaktiboak lehenetsi ahal izango dituzte.
     
  • Hezkuntza / prestakuntza zerbitzuak
    Jolasetan oinarritutako trebakuntzaren bidez, eta zibermehatxu espezifikoei nahiz faktore psikologiko eta portaerazkoei helduta, ikasitakoaren eraginkortasuna ahalik eta handiena izateko.
     
  • Monitorizatze zerbitzuak
    Azpiegituraren egiturarekin eta mehatxuen gaineko inteligentziari buruzko korrelazioarekin zerikusia duten gertaerak etengabe prozesatuta, anomaliak egokiro identifikatzeko eta lehengoratze ekintzak iradokitzeko.
     
  • Ezagutzak trukatzeko zerbitzuak
    Tokian tokiko administrazio publikoen beharrei heltzen dieten jardunbide hobeak eta gidalerroak zehaztuta, erraz baliatzeko modukoak badira, antolakundearen zibersegurtasun maila azkar handitzeko.

 

* Derrigorrezko eremua

Berri buletinera harpidetu

Derrigorrezko eremua. Mesedez, zure email helbidea zehaztu
Derrigorrezko eremua. Mesedez, zure email helbidea zehaztu


Berri buletineko harpidetza amaitu

Please enter your email address in order to unsubscribe.

Derrigorrezko eremua. Mesedez, zure email helbidea zehaztu